Beti
azkena zerrenda guztietan;
beti
itsusiena argazkietan;
beti
galtzaile maitasun
jokuetan;
beti
kontu berdina!
Beti
bero, berorik ez egin arren;
beti
lau behar direnean
bosgarren;
beti
bila baina sekula aurkitu ez;
beti
kontu berdina!
Baina izarrak ez dira inoiz
itzaliko!