Su Ta Gar - Hitz Margotuak 歌词

Laino beteak
hego haizean badoaz.
Argi izpi bat
eguzkirako bidean.
Nere itzalaren
fideltasuna agerian.
Izaki bakarti
zoriontsu eta tristea.
Izan nahi nuke
maitasun hitz ororen
jabe, amodioa
haur jolas bihurtu arte.
Hitz margotuak
eskutitz batean sartuak,
bidaltzen dizkizut
mila aldiz laztanduak.
Bihar ere
egongo naiz,
bihar zure
maitasunik gabe.
Hitz margotuak,
amodioa,
mila aldiz laztanduak
eskutitz batean
bidaltzen dizkizut
lorez apainduak.
Bihar ere...
这个歌词已经 121 次被阅读了