Oskorri - Kaka zuretzako 歌词

Kaka zuretzako ta
kaka niretzako,
hauxe da gauza ederra
mundu guztientzako.

Bertso berri batzuek
nahi nituzke kanta,
gustatzen zaionikan
inor baldin bada;
historia guztia
izango da kaka,
nola egin behar dugun
guztiok banaka.

Kaka zuretzako ....

Nahiz aberatsa izan,
igual dala pobre,
kaka egin beharko dugu
egoteko libre;
mediku frantses batek
eman du ordena,
hilgo dela bertatik
kaka eiten ez duena.

Kaka zuretzako ....

Aberats jende hoiek
ezin dute egin,
egiten dutena ere
gutxi eta zirin;
jango baldin balute
baba ta artoa,
egingo lukete ba
mokordo bapoa.

Kaka zuretzako ....

Baserri ondoan nuen
mokordoa ikusi,
luzean ba zituen
zazpi arra t´erdi;
huraxe mokordoa,
guztiz atsegina,
luzea ta lodia,
gustora egina.

Kaka zuretzako ....
这个歌词已经 121 次被阅读了