Garailearen lumak
Odolez idatzi duelako historia,
Denboraren iluntasunak
Galdu du gure irudia.
Herri basatia omen ginen,
Ulerkaitza zitzaien siniskera
Mendi eta basoetatik
Jaso genuelako.
Ezjakinak;
Lurraren hizkuntza
Naturak irakatsi zigulako.
Herejeak:
Beldurraren fedeak
Eta bere jainkoak
Gure nortasuna asetzen ez zutelako.
Deabruaren lagun;
Hilbeteko gauetan
Zelai eta haitzuloetan
Jaiak ospatzen genituelako.
Ilunak garaiak,
Ilunago ordea,odolaren tintan
Luma gidatu zituen gogoa.
Denboraren iluntasunak
Ezin argirik aurkitu,
Argiak ere itzalak baditu.