Kaleginez - Maletak eskutan 歌词

Maletak eskutan

Lainoak berriz gorri dira, oihu bat zeruan

Kantu ilunak ezpainetan, ikarak preso zaitu

Kaletan gerri gurak, itzaletan odolak

Izar bako gau ilunak, eta maletan amets…

Amets bat

Etzaude bakarrik

Gaztaroa, bizkarrean

Sei urte maletatik at, damuak preso zaitu

Ahanzturan irrifarrak, amaiera bako gauak

Ahanzturan baita laztanak, baina maletan amets…

Amets bat

Etzaude bakarrik

Helbiderik gabeko eskutitz bat heldu zaizu gauez

Esku bat luzatu zaizu, egunsenti bat zabaldu

Begitan distira sutsu

Hotzikarak gorputzean

Nekeak indartu zaitu

Ixilpean, malko gardenetan, indar mezu bat sortu nahian

Loretzera bultzatu zaittun oihu bat, abesti bat

Begiak itxi ta amestu etorkizuna non nahi

Lagun minak indarrez heldu, gaur ez, oihurik zeruan

Euritan dantzan aritu, zelaietan barrena

Lainoak kolorez busti, azkenik, maletak eskutan
这个歌词已经 125 次被阅读了