Berriro ekarri dit goizak
bizi dudan ohitura zaharra
denboraren esklabu naiz
egun berri gorria jasangaitz egiten zait
ehizengazkin daramat taupada moduan
bonbaketa ene buruan
ostia txarra ez dit kendu urak
eta irratian zortzietako sintonia
lau oinkatuz beharrera
hobe esanda lehoitegira
ea nork egingo ote dizkidan
lehen orroa eta egunaren lehen hozkada
erlojuaren orratzak taupada moduan
aiztokadak ene buruan
lehertzear daukat ene barnea
denboraren esklabu leiala naiz
ni naiz, ni naiz, ni naiz, ni naiz
inoiz, inoiz ez da izan hondarrik gabe
gure bizitzaren jauna
baina denbora ez da ezer ere ni gabe
ez badiot buelta nik ematen
ehizengazkin daramat taupada moduan
bonbaketa ene buruan
lehertzear daukat ene barnea
denboraren esklabu leiala naiz
inoiz, inoiz ez da izan hondarrik gabe
gure bizitzaren jauna
baina denbora ez da ezer ere ni gabe
ez badiot buelta nik ematen
ni naiz, ni naiz, ni naiz, ni naiz
denboraren presozaina naiz