Herrikoiak - Andre Madalen 歌词

Egun batean ni ari nintzen
andrea ezin ikusirik
esan zidaten edana dago
ez egin hari kasurik.

Andre Madalen, andre Madalen
laurden erdi bat olio
andreak zorrak egin eta gero
jaunak pagatuko dio.

Total egina zegoen baina
hezurrak zeuzkan osorik
galdetu zidan ea etzegoen
tabernan ardo gozorik

Andre Madalen...

Aita-semeak aritzen ginen
uda-partean labrantzan
andrea berriz, ganbaratikan,
tabernarako arrantzan

Andre Madalen...

Nire andreak badaki josten
eta lisatzen taula gainean
ardo zuria saldan emanik
maite du denen gainetik

Andre Madalen...
这个歌词已经 113 次被阅读了