Denok bagenekien
Begiradak konplize
Legeak ito eta
Iheslariak zeintzuk ziren
Sarekada batean
Aldegin behar izan zuten
Besteek ezustean
Zuten beren hutsartea uzten
Aldegin behar izaten zuten
Jasangaitza zenean estura
Ihes egiten den bizitza
Nork bueltatuko
digu iragana
Non dira edonork daki
Gure oroimenean ezezik
Hutsunea eta tristura
Bihotza estuturik
Telefono kolpe hotsa
Jaso zuen bere lagunak
Denok hondatu gintuen
Baina bera desagertu zen
Denok hondatu ere
egin gintuen
Telefonoaren kolpe hotsak
Euria eta negarra
Kalean manifestazioak
ARI DU HOTZA