Betagarri - Gora beherak 歌词

Zure begiak irekitzean
Iluntasuna nagusi bada
Entzun itzazu zeure taupadak
Hor jarraitzen dute eta

Gaua beltzago bihurtzean
Ailegatzear da egunsentia
Begi itxiek ikusten dute
Barneko argitasuna

Askotan gauzak izaten dira
Nahi genukenaren kontrakoa
Zaila dirudi baina ez da erreza
Egin ezazu aurrera

Aurrera aurrera oohh!
Bizitzarekin
Aurre egin aurre egin oohh!
Arriskatu!

Gora beherak izaten dira
Zure esku dago aurreratzea
Gora beherak izaten dira
Ez zaitez galdu ibilbidean
Ez zara bakarra ibilbidean
这个歌词已经 109 次被阅读了