Zea Mays - Jaiotza Тексты

Harrobian puskatzen duten
Harri zati bat bezela
Norbaitek ni jaiotzea erabaki du
Gizakia izatera behartu nau
Arima bakarrik nintzenean

Sentimenduz mugitzen zen haize bolada,
Eta orain materia besterik ez naiz
Giharrek mugiarazten duten okel zatia
Eta argia ikusten dut orain

Itotzen nauan argi zikina
Esku hotz batzuek hartzen naute
Ni ulertzen ez nauten gen makinak
Oihu batez zer naizen esaten saiatu naiz
Kasurik egiten ez didaten irribarreak ni besarkatzean
Gizaki deperesibo deprimitua naiz
Jaiotzetik bilatzen eta ezer aurkitzen ez duena naiz
Bilatzen eta ezer aurkitzen ez duena naiz.
Этот текст прочитали 132 раз.