Indar batek garamatza
Lurraren kontra
Ez dugu borrokatu nahi
Ez dugu minik hartu nahi
Grabitatearen aurka
Beste biderik ez da
Gora, gora
Enbor sendoak bezela
Ukabilekin, erraietatik
Grabitatearen aurka
Eta lortu dugu aireratzea, lur eranskorretatik liberatzea,
Zeruan itsatsirik dauden sexualitaterik gabeko
Hodei amorfoekin larrua jotzea,
Airearekin urratuz, nortasuna galduz,
Nortasuna galduz, galduz, galduz...
Lurraren gainean negar eginez lurrundu arte,
Plazer infitu bat oihukatu,
Kolpeka zeruaren horma urdinen kontra,
Apurtu arte, amildu arte…
Grabitatearen aurka.