URTZ - Zelatan Тексты

Ilargia zurbil hodei ilunen artean
ihesian dabil gaua erortzen denean.
Zu bertan zaude gaur ere
itzalen artean arnasik hartu gabe
zelatan zabiltza zuhur...
gaurko biktimaren zain!

Den dena lasai dago, inork ez zaitu somatu
gauaren zerbitzaria.
Zure eztarritik irtendako irrintziak
beldur hatsa bihotzean.

Gauero bezala, erreinu berri baten ostean;
aspaldi bateko jabetza berreskura nahiean.

Behin, garai hobe batean
mendi bazterretan su haundien alboan,
bertan elkartzen zineten....

nahia ekintza bihurtuz!
Agertu ziren bai, zuekin bukatzeko prest
Jainkoaren izenean.
Funtserik gabeko salaketen bidez
lortu zuten azkenean...

Hala ere...

Gu hemen egonik, sua zainetan dugula
bukatu denik ez esan!
Этот текст прочитали 228 раз.