Su Ta Gar - Azken Gurutzada Тексты

Azken gurutzada!

Nahi luke zuretzat
Erdi Aro urrutiaz ihardun
garaiko leienda
edo hobbiten lurraldetaz
baina ezina zait
gaurko mazmorretatik datoz
han kateatuen
garraxi errealegiak

Konkistatzaileak
inperioko danborraren
erritmoan datoz

Gaur herensugeak
elektrodoz erretzen ditu
setiaturiko
gazteluko gudariak
ta zaldun ilunek
legearen mailuarekin
ezpataren ordez
koldarki erasotzen dute

Azken gurutzada
ezberdin jaio ginenon
suntsipenaren bila

Konkistatzaileak
inperioko danborraren
erritmoan datoz
arbasoen indarraz
gazteluaren hormetan
erantsiz denok harriak
tinko iraun behar du

Domuit, domuit, domuit
vascones!!
Этот текст прочитали 117 раз.