Oskorri - Mode Тексты

Mutil zuzena, tipo normala,
gorputzez ez naiz meharra,
armarioa irekitzean
hasten da nire marmarra,
praka pare bat pasatutxoa,
bestea kutre samarrra,
gure ama zen niri zer jantzi
seguru zuen bakarra,
jazteko ezer onik ez eta
kalera irten beharra!

Alkondaratik fularretara
saltoka daukat begia,
batak itzali besteak erre
ohi dute nire aurpegia,
nabarmentxoa, hotza, motela,
nauna eta argia,
izpilu oker traidore horrek
non dauka bere egia?
alde batera neutroa nago
bestera sexiegia.

Konbinaketak egin nahi eta
sortzen zait logaritmoa,
luzimenduko bizio honek
badauka bere monoa,
hiru ispilu pitzatu ditut,
hau ez da oso sanoa,
ingredienteak baditut baina
falta zait nire tonoa,
ideia gabe nago berriro
eta dendara noa.
Этот текст прочитали 114 раз.