Oskorri - Kontrapas Тексты

Eus, eus, euskara irten hadi kanpora.

Euskaldunen herria
benedika dadila
euskarari hartu dio
behar duen guztia.

Eus, eus, euskara irten hadi plazara.

Jende askok uste zuten
ezertarako ez zela
orain aitortuko dute
engainatu zirela.

Eus, eus, euskara irten hadi mundura.

Hizkuntzetan izan hintzen
estimatze gutxitan
orain berriz hik behar duk
ohorea denetan.

Eus, eus, euskara habil mundu guztira.

Besteak etorri dira
beren goien gradora
orain hura iganen da
beste denen gainera.

Eus, eus, euskara irten hadi kanpora.

Euskaldunak preziatzen
euskara ez jakin arren
denek ikasiko dute
orain euskara zer den.

Eus, eus, euskara irten hadi plazara.

Oraindaino egon bahaiz
inprimatu gaberik
aurrera ibiliko haiz
mundu guztietatik.

Eus, eus, euskara irten hadi mundura.

Ez batere hizkuntzarik
ez frantsez ez besterik
orain ez da aurkituko
euskararen parerik.

Euskara irten hadi dantzara.
Euskara irten hadi kanpora.
Euskara irten hadi plazara.
Euskara irten hadi mundura.
Euskara habil mundu guztira.

-----------------------------

Garaziko herria
benedika dadila
euskarari eman dio
behar duen tornuia.

Euskara, euskara,
ialgi hadi plazara.

Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien
orai dute porogatu
enganatu zirela.

Euskara, euskara,
ialgi hadi kanpora.

Orai dano egon bahiz
inprimitu bagerik
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.

Euskara, euskara,
habil mundu guzira.
Этот текст прочитали 138 раз.