Izarrik gabeko gauak, eguzki gabeko egunak.
Muxuz jositako gau argitsuak,
ispilu baten isladak ekartzen dit gogora
noiz izan zen azkena.
Gaur be atzo lez ez zara izan hemen, ni maitatzen.
Noiz arte egongo da zure utsunea niri min ematen
Nire inguruan bueltaka zure usaina
egoten zeneko oroitzapenak.
Ta berriro hasteko hainbat eskaera.
Zer gertatu da baina?
Berandu da esan zenidan, niretzat ez da.
Beste aukera bat beharrezkoa da, niretzat bada.
Этот текст прочитали 397 раз.