Bidai hau laburregia da
Zulo ilunean negar egiteko
Zurea ez den borroka
Mingarri batean burua galtzeko
Aldatu aurpegi hori
Utzi denborari bereak egiten
Ez jarraitu beldurrari
Ez dizu utziko zarena sentitzen
Zuk ere badaukazu
Argia ikusterik
Zuk ere izan nahi duzu
Askea zure bihotzarekin
Ahaztu sufrimendua
Besarkatu gogor ondoan duzuna
Gozatu bizitzarekin
Maitatu arnasa bukatu artean
Ikasi pauso bat ematen
Eskuak lotuta hondoratu gabe
Ibaia izango baita
Itsasora iristeko indarraren jabe
Zure irribarre batek, duen indarra
Ez galdu, oroitu, izan zarena
Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak
Aurrerapauso bat eman, zure bidean
Этот текст прочитали 156 раз.