Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Berriz ikusi beharko dugu
Behi gizena auzoan
Berriro ere ez da faltako
Trapu zaharrik kakoan
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Eta lapurrek ohostu dute
Guk gendukana etxean
Eta gu gaude erdi biluzik
Beti inoren menpean
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Geurea dugu erru guztia
Geurea dugu osoan
Ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean
Baina gaztea naiz eta daukat
Etorkizuna eskuan
Ez zaigu hilgo Euskal Herria
Ni bizi naizen artean
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
Ama-alabak jokoan
Этот текст прочитали 306 раз.