Oskorri - Markesaren alaba Şarkı Sözleri

Markes baten alaba interesatua
marineruarekin enamoratua
deskubritu gaberik bere sekretua
amodioa zeukan barrena sartua.

Konformatu ziraden elkarren artean
ezkonduko zirela hurrengo urtean.
Eskola ikasteko bien bitartean
beraren herritikan guztiz apartean.

Hala disponiturik jarri ziren biak
kartaz entenditzeko elkarren berriak.
Formalidadea(re)kin jartzeko egiak
baina ez ziren lo egon amaren begiak.

Ezin egon zen ama hitz hori sufritzen,
berehala hasi zen kartak detenitzen,
intentzio haundiagoz ezkontza galdutzen;
Juanitak holakorik ez zuen pentsatzen.

Amaren malezia!: korreora joan da
Antonio hil zela egin zuen karta;
Juanitaren tristura berri hura jakinda
engainatua bestek gezur bat esanda.

Amak esaten dio: Juanita nerea
galdu da, diotenez Antonio Maria.
nik bilatuko dizut beste bat hobea
maiorazko, interes askoren jabea.

Denbora kunpliturik galaia abian
zer pasatu ote zen haren memorian
kartarik hartu gabe joan den aspaldian
inozente sartu zen jaio zen herrian.

Hau da lehendabiziko hark esan zuena.
-Zer da musikarekin onratzen dutena?
Markesaren alaba kalean barrena
esposario zela hark behar zuena.

Desmaiaturik egin zuen ordubete
gero nobia eske hitz bi egin arte
inguratu zitzaion makina bat jende
bigarren ordurako hil zen derepente.

Gaua pasatu eta hurrengo goizean
entierroa zuen bigarren klasean.
Markesaren alaba guztien atzean;
Zer pena izango zen haren bihotzean?

Penarekin leherturik Antonio hil zen
akonpainatu zuen Juanitak elizan.
Maitasuna bazion esan dudan gisan
geroztikan ez zuen osasunik izan.

Erremedia baledi sentimendu hori
bitarteko bat jarri Jesus maiteari
orazio eginaz Birjina Amari
zeruan gerta dadin Antonio Mari.

Elkarren konpainian guk ere nahi dugu
Birjina egiozu Jaunari erregu
kristau guztiogatik baldin ahal bazenu
Iturrinok horrela desiatutzen du.

Zeruak eta lurrak egin zituena
memoria argitzera zatoz neregana;
esperantza badaukat zerorrek emana
kunplituko dudala desio dudana.

Amodiozko penak oraingo honetan
publika ahal banintza bertso berrietan;
enteratu naiz ongi enkargu horietan
San Jose arratsaldeko hiru t'erdietan.

Egun seinalea zen gogoan hartzeko
esan ziola haren etxera joateko.
-Deseo dudan hitz hau manifestatzeko
zurekin, Antonio, nago izateko.

-Zer esaten didazu? Juanita, hitz hori,
tentatzen ari zarela trazak badirudi.
Ez zait gure gradurik tokatutzen niri
ez burlarikan egin marineruari.

-Eduki dezakezu ongi sinistua
aspaldian nengoela zutaz gustatua.
Ez zaitut nik utziko desanparatua
hala egiten dizut gaur juramentua.

-Alferrik izango dira haserre gurean
ez naute mudatuko eternidadean.
Esposatu nahi nuke kariño onean
Antonio Maria etortzen denean.

-Ama ez niri esan horrelakorikan
ez dut nik besteengana amodiorikan.
Ezin alegre leike nere barrenikan
komenientzia ona izanagatikan.

-Utzi alde batera horrelako lanak
ez ditut nik ikusten zu bezala damak.
Nahi badituzu hartu onra eta famak
giatuko zaituzteaitak eta amak.
Bu şarkı sözü 209 kere okundu.