Mikel Laboa - Izarren Hautsa Şarkı Sözleri

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera,
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu,
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez daukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,
bere premiak bete nahian beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak baztertuz bertan,
sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz, ta erortzean berriro jaikiz,
ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz,
gure ametsak arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak.
Bu şarkı sözü 355 kere okundu.