Zea Mays - Besterik Ez Naiz Lyrics

Azalez jantzita ditut hezurrak
Eta kolpez jantzi ditut beldurrak
Gezurrik ez dut poltsikoan
Ireki dizkidazu ateak
Hautsi dizkidazu leihoak
Dudan onena azaleratu eta
Hondoratu dizkidazu mamuak

Eta ni, ni hemen naiz, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz,
Zugan bizi nahian arima guztiak zurgatzeko gai naiz.

Zureztatu dituzu nire ametsak
Besarkatu dizkidazu nire hitzak
Harrotasunez bete dizkidazu birikiak.

Dena ematearen beldurrik ez dut orain,
Biluzik zure aurrean, besterik ez naiz
Zugan iraun nahian errotazioa gelditzeko gai naiz
Zugan oxigeno izan nahian baso eta oihan izateko gai naiz
Zugan gelditu nahian denbora hiltzeko gai
Hiltzeko gai, hiltzeko gai naiz.
This lyrics has been read 166 times.