Gaueko itzal ilunak
Ixilik oihuka
Ta berriz bakarra
Bere besoetan
Orduan hiriaren negarra
Sentitzen da
Ta neure barnean
Gau erdiko eztanda
Izarren eragina
Dena menperatzen
Ta mila belarritan
Bero xuxurlatzen
Iluntasunaren
Soinu krudelak.
Soinu krudelak
Arnasa moztu dutenek
Odol ta heriotzez
Mintzatzen direla
Laztatzen dizute
Behin eta berriz
Esku zikinez
Egunsenti arte.
This lyrics has been read 411 times.