URTZ - Ez diren gauzak Lyrics

Maletan iragana daraman
bidaiari klandestinoa naiz;
ez dut inoiz ireki nahi izan,
baina bidean ez dut utzi nahi.
Zelan maitatu eta zelan
maitatuak izan ?
Zurekin ezin dut bizi,
eta zu gabe ...

Litezkeen gauzarik ederrenak
lur honetan tamalez ez dira.
Mezurik sakonenak oraindik
izkutuan ditugunak dira.
Ez den zenbat gauza den munduan;
sortu naiz ez den herrialdean.
Ez den zenbat jende den munduan
ustez diren guzti horienpean.

Ez diren gauzak ere bizitzan
badirela ohartuko bagina...
This lyrics has been read 141 times.