Mikel Laboa - Martxa Baten Lehen Notak Lyrics

Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
hurtuko den bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Batek goserik diraueno
ez gara gu asetuko
bati inon loturik deino
ez gara libre izango.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltza baltzen
gizatasunari bidea.

Inor ez inor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztiok bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.
This lyrics has been read 381 times.