Egun sentia ez dauka sentzurik
Ez du argitzen gela ilun hau
Zure arnasa sentitzerik ez badut
Atzekabea irentsiko nau
Bakardadea pasan ezina da
Eskutik heldu zenidanetik
Arren eskatzen dizut behin eta orain
Eutsi nazazu indarrarekin
Hitzetik, bihotzetik
Sentitzen duda guztiagatik
Niregatik, zuregatik
Esaten dut, zin egiten dut
Zoriontasuna eskeintzen dizut
Ohiurik ez, malkorik ez
Ikasi nahi dut beldurra gainditzen
Uda honetan gailenduko naiz
Nire albotik urruntzen ez bazara
Ez dut bizitzan gehiagorik nahi
Hitzetik, bihotzetik
Sentitzen duda guztiagatik
Niregatik, zuregatik
Esaten dut, zin egiten dut
Zoriontasuna eskeintzen dizut
Ohiurik ez, malkorik ez
Amets hau egi bihurtuko dugu
Maitasunaren erruetatik
Bizitzak eskaini digun opari hau
Ez da galduko sasietatik
Hitzetik, bihotzetik
Sentitzen duda guztiagatik
Niregatik, zuregatik
Esaten dut, zin egiten dut
Zoriontasuna eskeintzen dizut
Ohiurik ez, malkorik ez
This lyrics has been read 157 times.