Adio laguna,
Aski ezaguna,
Nork bete behar du zuk utzi
Diguzun hutsuna?
Inoiz ez naiz damu izango
Laguna izana,
Gogoan daukat irakatsi
Izan zenidana.
Jatorrean jator,
Ez zen beste inor,
Garen artean sendo dirau
Gurekin iraunkor
Bizi indarra daukat, gartsu,
Zenaren gorantzan,
Berriro elkar ikusiko
Dugun esperantzan.
This lyrics has been read 176 times.