Zertarako hegoak
zertan bizi gogoak
zerurik gabe
Zertarako lo egin
eta berriz esnatu
ametsik gabe
Ez balitz borrokarik
ez zertan sinisturik
zer ginateke
Iraganean, geroan
elkartasun su beroan
bihotz bat
bihotz bat
Askatasun taupadak
bihotzean
Askatasun taupadak
Ez balitz atzorik
ez balego biharrik
gaur ez da ezer
Ez utzi azpiratzen
ez utzi harrapatzen
ta bizi baietz
Bota horma ta hesi
mugarik gabe bizi
bidean aske
Iraganean, geroan
elkartasun su beroan
bihotz bat
bihotz bat
Askatasun taupadak
bihotzean
Askatasun taupadak...
This lyrics has been read 92 times.