Guda baten erdian
naiz aurkitzen.
Ene eskuan daramadan ezpata
landarik landa dut eraman.
Odolak du etsai nire gorputza
lokatzean dira hondoratu ene abarkak,
milaka gudari hausarten gorpuek
mendietan datzate.
Lepo moztuak,
beso moztuak,
zango moztuak,
odol artean aieneak...
Oh! Mari, Euskal Herriko mendi, baso, ibai,
aska nazazue!
Iluntasunezko zuloaren hatzaparretatik atera nazazue
borrokatu nadin!
ene heriotza eman ezkero
alperrik ez daiten izan.
Nire azkena gertu dago, baina arren!
ene herriaren garra ez dadila itzali.
Dieser text wurde 390 mal gelesen.