Maletak eskutan
Lainoak berriz gorri dira, oihu bat zeruan
Kantu ilunak ezpainetan, ikarak preso zaitu
Kaletan gerri gurak, itzaletan odolak
Izar bako gau ilunak, eta maletan amets
Amets bat
Etzaude bakarrik
Gaztaroa, bizkarrean
Sei urte maletatik at, damuak preso zaitu
Ahanzturan irrifarrak, amaiera bako gauak
Ahanzturan baita laztanak, baina maletan amets
Amets bat
Etzaude bakarrik
Helbiderik gabeko eskutitz bat heldu zaizu gauez
Esku bat luzatu zaizu, egunsenti bat zabaldu
Begitan distira sutsu
Hotzikarak gorputzean
Nekeak indartu zaitu
Ixilpean, malko gardenetan, indar mezu bat sortu nahian
Loretzera bultzatu zaittun oihu bat, abesti bat
Begiak itxi ta amestu etorkizuna non nahi
Lagun minak indarrez heldu, gaur ez, oihurik zeruan
Euritan dantzan aritu, zelaietan barrena
Lainoak kolorez busti, azkenik, maletak eskutan