Ezkil gabeko elizen
eremu emankorra,
giza murzuriko
zure ardientzat.
Oi Baldorba!
eguzki eta haize idor;
mahats-ardo ibai,
galbumarena.
Lur gorri, harri landu,
mailu eta xixelaren kantu.
Gitarrazko alakiketan
Armeniako kanun ahots urratuan.
Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!
Zure irriño erromanikoa
erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut.
Oi Baldorba!
ezazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!
Oi Baldorba!
zutaz oroit eta
zuri nagozu.
Kantu bat laburra da eta
pentsa zuk,
esaten ez dizudan hartaz.
Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen
madarikatua.
Dieser text wurde 117 mal gelesen.