Esne Beltza - Ahantzi Songtexte

Nire txikitako
zenbait histori
jadanik ez ditut
oroitzen ongi
Denak badu garrantzi
Baina ezin ahantzi
zure kafesneak zeukan
zapore hori

Pozarren joaten
nintzen zugana
maite nuen zure
muxuen xarma
Ta ezin du izebak
Oroitu izen bat
hori izan zen osabak
esan zidana

Zalantzaz josi da
nire barrena
ulertezina zait
gaitza horrena
Niretzat ahaztezin
Zuk oroitu ezin
barrez bazaude, nik ere
ahanzten dut dena

Tristurak ahanztea
dut erabaki
ta Sufrimendua
ez da aitzaki
Esperantza ez galdu
Oroitzen ez badu
buruaren ordez bihotzak
sentitzen badaki.
Dieser text wurde 213 mal gelesen.