Zeru ta lur batzen diren
Puntuan laino beltza ageri da
Haize bortitzak aurreratzen digu datorrena
Beretik irtenda eta gugana
Dator pixkana pixkana
Atzera biderik ezta gelditzen jada.
Haize garbi ta giro freskoa zena,
Ke arnasgaitza orain
Gu gaineko zeru urdinak belzten darrai
Lehen mendiak ziren bezela
Zabor metak dira orain non nahi
Gure izadia hilzorian aske da noiz iritsiko zai
Lehor lehorturik zelai berdeak zirenak
Zingira eta laku ederrenak zikin ta kirasturik
Ez dira entzuten txorien kantu goxoak
Bertara datorrenaz jabeturik aldendu dira denak
Badator, hemen da, horra hor munduaren amaiera (x2)
Haize garbi ta giro freskoa zena,
Ke arnasgaitza orain
Gu gaineko zeru urdinak belzten darrai
Lehen mendiak ziren bezela zabor
Metak dira orain non nahi
Gure izadia hilzorian aske da noiz iritsiko zai
Ez dira entzuten txorien kantu goxoak
Bertara datorrenaz jabeturik aldendu dira denak
Badator, hemen da, horra hor munduaren amaiera (x2)